3ª Sesión, Heriotzaren tailerra


 HERIOTZAREN TAILERRA

Burututako heriotza tailer honetan, heriotzaren eta bizitzaren inguruan hausnartzeko aukera eduki dugu. Hainbat arlo teorikoren inguruko informazioa jaso arren garrantzitsuena eta interesgarriena, gai honen inguruan egin dugun hausnarketa iruditzen zait. Halaber, bigarren saioan, gelakide askok bere barrena askatzeko eta bizi izan dituzten esperientziak kontatzeko aukera izan zuten eta horri esker, momentu gogor baina berezi eta beharrezko bat bizi genuen. 

Tailer honi esker ikasi dut askotan, bizipen gogorren ondorioz, erreakzio desberdinak eduki ditzazkegula eta denak direla onargarriak. Halaber, laguntzeko asmotan bagaude, pertsona bakoitzari egokitu beharko gara, bere denbora eta modua errespetatuz.

Bestalde, irakasle izango garen horretan, zenbait baliabide erabili ditzakegula ikasi dut, batik bat, dolua gertatu aurretik dolu hori landu ahal izateko, horrela, gertatzerakoan gertaera hori ahalik eta errazen gainditu ahal izateko. Hala ere, geratatu ondoren ere, badago dolua lantzeko aukera eta hori nola egin ikastea garrantzitsua da. 

Comentarios

Entradas populares